Altzibar lorezaintza-zentroa Goierrin kokatuta dago, Gipuzkoako barnealdean, Gabirian, hain zuzen ere.

25 urtetik gorako ibilbidea dugu, honaino hurbiltzen den jendeari zerbitzu pertsonala, arreta eta familia-tratua emanez. Era guztietako loreak, landareak, zuhaitzak eta lorezaintzako osagarriak ditugu, gure publikoaren beharrei zerbitzu osoa emateko.

Lorezaintzako, lorategi berrien sorkuntza eta diseinuko, inausketako, mantentze-lanetako, obren exekuzioko eta ekoizpen propioko mintegiko talde profesional bat dugu.

Era berean, etengabeko prestakuntzan gaude joera eta moda berriak ezagutzera emateko, bai landareetan, bai lorategiak eta terrazak sortzeko edo apaintzeko beharrezkoak diren mota guztietako osagarrietan.

Horrela, bada, joera teknologiko berrietara egokitzen gara, eta eskura dugun eta egiten dugun guztia gure webgunean islatzen saiatuko gara.

Edozein kontsulta edo informazio nahi izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan eta zuen beharrei erantzuten saiatuko gara.